Garailearen lumak Odolez idatzi duelako historia, Denboraren iluntasunak Galdu du gure irudia. Herri basatia omen ginen, Ulerkaitza zitzaien siniskera Mendi eta basoetatik Jaso genuelako.
Ezjakinak; Lurraren hizkuntza Naturak irakatsi zigulako. Herejeak: Beldurraren fedeak Eta bere jainkoak Gure nortasuna asetzen ez zutelako.
Deabruaren lagun; Hilbeteko gauetan Zelai eta haitzuloetan Jaiak ospatzen genituelako.
Ilunak garaiak, Ilunago ordea,odolaren tintan Luma gidatu zituen gogoa.
Denboraren iluntasunak Ezin argirik aurkitu, Argiak ere itzalak baditu.