Itsaso barnetik badatoz itsas ertzera Irabazi duten atsedena hartzera Marinelak â Arrantzaleak Olatuen taupadak Ekarri ditu etxera!
Arrainez beterik ekarri dituzte kutxak Haiek jasotzeko portuan daude hutsak Dendari txiki â Eta handiak Elkar batzen ditu Itsasoaren hizkuntzak!
Enkantea hasiz saltzaileek dute hitza Baina itsas andre bat ozenki zaie mintza Âgaur nahi beste â Ohar zaitezte Zuek bizitzeko Guk galtzen dugu bizitzaâ
Âlegatzak lau euro eta hegaluzeak hiru Ongi dakizue ez dela anitz diru Hiper eta super â Merkatu horiek Izerdia merke erosten ari zaizkiguâ